2005eko urtarriletik, ESK-k, Elkartasun Fondo bat dauka.Tresna honekin, greba sindikaletan parte hartzen duten sindikatuko afiliatuekiko elkartasun ekonomikoa kolektibizatu egin nahi da;greba egun jakin batzuen ondoren oinarrizko diru-sarreraz hornituz, baliabide ekonomiko eza ez dadin izan greba bertan behera uzteko arrazoia. Ondorengo testuak Elkartasun Fondoa-ren funtzionamendurako zehazten dituzten oinarrizko irizpideak labur biltzen ditu.Araudi osoa sindikatuko egoitzetan dago nahi duenarentzat.
Finantziazioa Elkartasun Fondoa, fondorako afiliazio-kuoten portzentajeaz hornitzen da. Egungo portzentajea % 12,75ekoa da. Afiliazio-kuota 2006rako 12,26 euro/hilean da. Kuota murriztuentzat (LaGS-ren azpiko soldatentzat), zenbateko bera da baina hiruhilekoa. Datozen urtetan kuota aurreko urteko PKIren portzentajearen arabera gehituko da.
Prestazioak Elkartasun Fondoa-ko prestazioetara eskubide izateko prestazioak jaso baino hiru hilabete lehenago afiliatuta egon behar da. Prestazioek, unean indarrean den Lanbideen arteko Gutxieneko Soldata erreferentzi puntua izango dute. Eguneko prestazioa, urteko LaGS zati 360koa izango da (2006ko urtarrilean, prestazioa, 21, 04 euro/egunekoa da). Seigarren greba egunetik aurrera prestazioetarako eskubidea izango da. Aldizkako grebetan edo lan-uzte partzialetan, prestazioetarako eskubidea izateko, lan-uzte orduak edo greba egunen batuketa egingo da gutxieneko bost egunetara heltzeko. Aldi baterako kontratuak dituzten afiliatuen kasuan, prestazioa jaso ahal izateko, aldi baterako kontratua, edo hauen batuketa, lanaldi osotzat hartuko da. Jasotako soldatek gehi Fondoko prestazioek ezingo da izan, inolaz ere, hilean jasotzen den soldata garbia baino handiago. "Erresistentzi kutxa unitario"ak daudenean, hauetatik jasotzen dena gehi Elkartasun Fondoa-tik jasotzen dena ezingo da izan LaGS;baino handiago. Elkartasun,Fondoa-ko prestazioen ordainketa era pertsonalizatuak egingo da, hamabost egunetik behin, greba egiten den hileko azken egunetik aurrera egingo da.
|