TELEFONIKAK EZ DU BERDINTASUN LEGEA BETETZEN
ETA LANA ETA FAMILIA UZTARTZEA ERAGOZTEN DU
Telefonikak , espainiar estatuko multinazional nagusiena, eta mozkinetan mundu mailan telekomunikazioetako lehen operadorea dena, berdintasuna, familia eta lana uztartzeko zerikusia duten gaietan ( edoskitze baimena, senideen ebakuntza kirurgigatiko baimena, menpekotasuna duten pertsonen zaintzarako eszedentzia…), beren langileei eskubideak ukatzen dizkie; nahiz eta zenbait kasutan epaitegiek langileen alde ebatzi.
Azken kasua, langile bati amatasun/aitatasun baimena ukatzearena, ama langile autonomoa dela argudiatuz. Gizarte Segurantzak, emakumezko langile autonomoei amatasun saria eman eta seigarren astetik aurrera sari hori aitari uztea aitortzen edo onartzen duenean.
Mota hauetako eskubideak ukatzen dituen enpresarik ez dugu ESK sindikatuan ezagutzen. Ez dugu ulertzen Telefonika bezalako enpresa batek horrelako erabakiak hartzea: langile bati 10 asteko baimena emateak ez lioke inolako funtzionamendu arazorik sortuko ( batez ere ERE baten ondorioz 14.000 langileen galera jasan duenean), eta ez luke inolako kostu ekonomikorik jasango, Gizarte Segurantza bait da langileari ordainduko liokeena.
Are ulertezinagoa iruditzen zaigu, esparru guztietan sexuen arteko eskubide berdintasunaz hitzegiten denean, eta berdintasun hori eman dadin legeak onartzen direnean, horien artean, gizonezkoek seme-alaben zaintzan ardura daitezen.
Munduan zehar, telekomunikazio sektorean punta puntakoa den enpresa baten jarrera salatu nahi dugu; berdintasun legean eta lana eta familia uztartzen laguntzen duten eskubideekiko jarrera zuhurra edo zikoitza mantenduz punta puntakoena delarik.
Telefonikak bere erabakia zuzentzen ez badu, ESK sindikatuak, eskura dituen legezko eta sindikal baliabide guztiak erabiliko ditu, Telefonikak, XXI. mendean, oinarrizkoa den berdintasun eskubidea ez dela negoziagarria edo eta ezin dela murriztu jakin dezan.